Weissmuller, Johnny
(Peter John Weissmuller jaiotza izenaz). Estatu Batuetako igerilari eta zinema antzezlea (Chicago, 1904 - Acapulco, 1983). 1924ko Olinpiar Jokoetan igeriketako txapeldun izan zen 100 m, 400 m eta 800 m-tan, eta 1928koetan 100 m eta 400 m-tan. Igerilari handia izan bazen ere, zineman egindako lanengatik da ezaguna, Tarzan-en antzezpenengatik batez ere. 1930ean MGM zinema produkzio etxeak Tarzan of the Apes filmeko Tarzan protagonistaren papera egin zezan deitu zion; film hark arrakasta handia lortu zuen eta haren ondoren Tarzanen saileko beste hamaika filmetan lan egin zuen. Film haiek egin zituen garaian Hollywoodeko artista ezagunenetakoa izan zen.