Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wellington

Zeelanda Berriko hiriburua eta portua, Iparraldeko Uhartearen hegoaldeko muturrean, Port Nicholson badiaren ertzean, Cook itsasarterako sarreran. 148.000 biztanle (321.200 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Zeelanda Berriko merkataritza eta garraia gune nagusia da; errepideak, burdinbideak, nazioarteko aireportua, itsas portua. Petrolioa, automobiletako motorrak, ikatza eta mineralak esportatzen ditu eta eguneroko produktuak, haragia, zura eta fruituak inportatzen. Industria (garraiorako azpiegiturak, motorrak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ehungintza, makineria, kimika industria, ontziolak), administrazioa (gobernuaren egoitzak) eta finantza jarduerak (banketxeak, aseguru etxeak) ekonomia baliapide garrantzitsuak dira halaber. 1840. urtean sortu zuten eta handik bost urtera Zeelanda Berriko hiriburu egin zuten.