Watteau, Jean Antoine
Frantses pintorea, flandestar jatorrikoa (Valenciennes, 1684 - Nogent-sur-Marne, 1721). Luis XIV.aren klasizismo nabarmenaren aurkako iraultza artistikoaren aitzindarietako bat izan zen. Veneziar artisten plastikotasunari poeta baten irudimena eta errealitatea azaltzeko ahalmen handia gehitu zizkion. Marrazkilari aparta izanagatik ere, koloreaz baliatu zen errealitatea azaltzeko eta, horrenbestez, inpresionismoaren aitzindaritzat hartua da. Eragin handia izan zuen Goya pintorearengan. Obra nagusiak: La Vénitienne (Veneziarra), Jupiter eta Antiope, L’Amour au théâtre français (Maitasuna frantses antzerkian), Embarquement pour Cythère (Ziterearako ontziratzea), Finette eta Arlekin eta Kolonbina. Jarraitzaile asko izan zituen, J.B. Pater, N. Laneret, etab.