Wavell, Archibald
Ingeles mariskala (Colchester, Essex, 1883 - Londres, 1950). Boerren gerran eta Lehen Mundu Gerran borrokatu ondoren, Palestinako kanpainan egin zen ezagun (1918). 1939. urtean Ekialde Hurbileko gudarosteetako jeneral nagusia zen eta Libian eta Etiopian italiar gudarosteen aurka borrokatu zen. 1941. urtean Egiptoko mugetatik egotzi zituen italiarrak eta, ondoren, Tubruq, Bardia eta Bengazi konkistatu zituen. Japoniarrek Pearl Harbor erasoa ondoren Asiako hego-ekialdeko aliatuen gudarosteetako buruzagi izendatu zuten eta japoniarrei aurre egin zien Malaysian eta Birmanian. 1943. urtean mariskal egin zuten eta 1943-1947. urteetan Indiako erregeorde izan zen.