Watt, James
Eskoziar ingeniaria eta mekanikaria (Greenock, 1738 - Heathfield, Birminghamdik hurbil, 1819). Lehen lurrun makinaren egilea izan zelako da batez ere ezaguna. Lehendik ezaguna zen efektu soileko makina oinarri hartuta, efektu bikoitzeko makina sortu zuen, eta pixkana erantsi zizkion osagarriekin (paralelogramo giltzatua, indar zentrifugorako erregulatzailea, atzeraurrerako higidura biraketa higidura bihurtzeko formula…) eta Boulton ingeles ingeniariaren laguntzaz osatu zuen lehen lurrun makina. Hastapenak zailak izan baziren ere, azkenean bere garaiko zientzialarien onespena eta mirespena jaso zuen. Royal Society elkarteko eta Parisko Zientzia Akademiako partaide egin zuten.