Watson, John Broadus
Estatu Batuetako psikologoa (Greenville, Saskatchewan, 1878 - New York, 1958). 1908-1920 urteetan Johns Hopkins unibertsitateko psikologia saileko irakasle izan zen. Behaviorismoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Obra garrantzitsuenak: Behavior: An Introduction to Comparative Psychology (1914, Jokabidea: psikologia konparatiboaren hastapenak), Psychology from the Standpoin of a Behaviorist (1919, Psikologia, behaviorismoaren ikuspuntutik) eta Behaviorism (1926, Behaviorismoa).