Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Waterloo

Belgikako erdialdeko hiria, izen bereko gudu ospetsua gertatu zen lekutik hurbil, Brabant-en, Nivelles-eko barrutian, Bruselako hiriaren hegoaldean. 17.711 biztanle. Aipagarriak dira XVII-XVIII. mendeetako eliza, Wellington museoa eta hiritik hurbil dagoen Fichermont gaztelua. v Waterlooko gudua. 1815. urteko ekainean Prusiako eta Ingalaterrako gudarosteek, Wellington eta Blücher buru zirela, Napoleonen frantses gudarostearen aurkako guduan lortu zuen garaipen sonatua, izen bereko hiritik hurbil, Belgikan. Gudua galduta Napoleon Parisa erretiratu zen eta handik gutxira bere kargua utzi zuen. Horrekin amaitu zen Napoleonen agintaldia eta Frantziak Europan zuen nagusitasuna.