Watson, James Dewey
Estatu Batuetako biologoa (Chicago, 1928). Harvardeko unibertsitatean eta Ingalaterran egin zituen biofisikako ikasketak. 1953. urtean, Francis Cric zientzialariarekin batean azido desoxirribonukleikoaren (ADN) egitura zehaztu zuen. 1962. urtean, Francis Cric eta Maurice Wilkins zientzialariekin batera, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen.