Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Waterford

(Irlanderaz Port Láirge). Irlandako hego-ekialdeko hiria eta portua, izen bereko konderriko hiriburua, Munster-eko probintzian, Suir ibaiaren bokalean. 39.636 biztanle ditu hiriak eta 1.838 km2 eta 88.591 biztanle konderriak. Industria (ehungintza, elikagai industria, beiragintza, papergintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira harresi zaharraren hondakinak, XI. mendeko dorrea eta XVIII. mendeko bi katedralak.