Warhol, Andy
(Jaiotza izenaz, Andrew Warhola). Estatu Batuetako artegilea eta zinemagilea (Pittsburgh, 1928 - New York, 1987). Argazkilari eta publizista izan zen hasieran. 1962an arrakasta handia izan zuen Campbell zopa-latekin eta xaboi ontziekin egindako serigrafiekin. Pop Art higikundearen aitzindarietako bat izan zen. Marilyn Monroe, Elvis Presley eta beste artista famatuen serigrafiazko erretratuak, behin eta berriz errepikatuak, egin zituen eta aldizkari eta egunkarietako marrazki eta argazkiak baliatzen zituen bere lanetan. Hasierako harriduraren ondoren berehala arrakasta handia izan zuen. 1965an artegintza utzi eta The Velvet Underground rock taldearen babesle eta eragile izan zen. Gero underground zineman jardun zuen. Bere lehen filmak mutuak ziren, erabat geldiak eta oso luzeak: Sleep (1963), sei orduz gizon bat lotan agertzen zuena, Empire (1964), Empire State Building etxeorratza ikuspegi beretik zortzi ordutan agertzen zuena