Vrchlicky, Jaroslav
(Jaiotza izenaz Emil Frida). Txekiar idazlea (Luony, Bohemia, 1853 - Domazlice, 1912). Lumir aldizkariaren inguruan bilduriko taldeko artista nagusietakoa. Idazle alemaniarren, italiarren, frantsesen eta ingelesen eragina izan zuen, baina Victor Hugoren jarraitzaile izan zen, besteren gainetik. Lan lirikoak, epikoak eta filosofikoak egin zituen batez ere, baina bi drama historiko eta bi komedia ere idatzi zituen. Haren lanen ezaugarri nagusiak musikaltasuna eta metrikaren eta hizkuntzaren erabilera bikaina dira. Lan asko idatzi zituen, horien artean aipagarrienak: Olerki epikoak (1876), Munduaren espiritua (1878), Gau bat Karlstein gazteluan (1884).