Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vorarlberg

Austriako mendebaleko estatu federatua. Mugak: iparraldean, Alemania; mendebalean, Suitza; ekialdean eta hegoaldean, Tirol. 2.601 km2 eta 333.128 biztanle. Hiriburua: Bregenz. Lurralde menditsua da, mendebalean Rhin ibaiak eta Konstantza aintzirak eta ekialdean Arlberg mendiak mugatzen dutena. Ill ibaiaren ibarra da garraiabideen ardatza. Ekonomia: turismoa, abere hazkuntza, ehungintza, basogintza eta energia hidroelektrikoaren ekoizpena.  v  Historia. IX-XII. mendeetan Bregenz eta Montfort-eko kondeen mende egon zen, eta habsburgotarrenean 1376. urteaz gero. Tirolekin batera Bavariari lotu zitzaion (1814), 1860an Dieta lortu zuen eta 1918an estatu konfederatu bihurtu zen. Austriar-hungariarren monarkia desagertu zenean Suitzarekin bat egin nahi izan zuen, baina Austriako Errepublikari lotu zitzaion. 1980an, erreferendum baten bidez, autonomia handiagoa eskatu zioten Vorarlbergeko biztanleek Austriako gobernuari.