Volta, Alessandro
Italiar fisikaria (Como, 1745 - Como, 1827). 1774an Comoko Eggederen Eskolako irakasle zen. Metanoa bakartu zuen. Elektroforoa, kondentsadorea, eudiometroa, hidrogenozko lanpara, bere izena jarri zitzaion pila eta beste zenbait asmakizun egin zituen. 1780an L. Galvanik egindako esperimentuetan igela baten giharrak bi metal desberdinekin ukituz elektrizitate korrontea eratzen zela frogatu zen. 1794an Voltak zenbait esperimentu egin zituen metalezko xaflak bakarrik erabiliz, eta elektrizitate korrontea sortzeko giharrik ez zela behar aurkitu zuen. Eztabaida handiak izan ziren animalien elektrizitatearen aldekoen eta metalen elektrizitatearen aldekoen artean. Voltak 1800ean bere izeneko lehenengo pila egin zuen, zink eta kobre xaflak elkarren gainka fieltrozko ehun zatiak azido sulfuriko diluituz hanpaturik tartekatuz “pilatuta”, elektrizitatea pilatzeko lehenengo bateria izan zena.