Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Volta

Afrikako mendebaleko ibaia, Burkina Fason eta Ghanan. 1.600 km luze da eta 398.000 km2-ko ibai arroa hartzen du. Volta Zuriaren eta Volta Beltzaren ibaien bilgunean du iturburua, Burkina Fason. Iparraldetik hegoalderako norabidea hartzen du, eta Ghanako iparraldea zeharkatzen du Gineako golkoan itsaroratu aurretik. XV. mendean portugaldarrek ibaiaren behe ibilgua esploratu zuten, eta XIX. mendea arte ez zuten aurkitu ibaiaren goi ibilgua. 1960 ondoko urteetan Ghanako gobernuak Akosomboko urtegi erraldoia eraiki zuen (8.500 km2-ko eremua hartzen du). Indar-etxe handiak eraiki dira urtegian.