Vizcaino, Sebastian
Euskal itsasgizona eta konkistatzailea (? - 1616). Portugaleko konkistan parte hartu ondoren Espainia Berrian egokitu zen eta Kaliforniako kostaldea konkistatzeko saioak egin zituen (1596-1597, Andaluzia Berria; 1602, Kalifornia Beherea). Sortalde Urrunera joan zen gero, eta, tarteka, Espainiako koroaren eta Japoniaren arteko bitartekari izan zen. 1612-1613. urteetan Espainia Berrira itzuli zen.