Vladikavkaz
Errusiako Errepublikako Osetia Iparraldeko lurraldeko hiriburua, Kaukaso mendietan, Terek ibaiaren ertzean. 283.000 biztanle (1980). Garrantzi handia du Kaukasoko mendien arteko komunikabide nagusiak (burdinbideak eta errepideak) bertan lotzen direlako. Industria (burdingintza, beiragintza, zurgintza, janari industria), meategiak (beruna, zinka, zilarra) eta zerbitzuak dira ekonomia jarduera nagusiak. 1783an sortu zen, eta Vladikavkaz «Kaukasoaren jabea» izena eman zioten. 1932an izena aldatu eta Ordzonikidze deitu zuten. Sobietar Batasuna desegitean lehengo izena jarri zioten berriz.