Vives, Amadeo
Kataluniar musikagilea (Collbató, Bartzelona, 1871 - Madril, 1932). F. Pedrell-en ikasle izan zen. Orfeo Catalá abesbatzaren sorreran parte hartu zuen. 1897an Arthus operarekin lortu zuen arrakastaren ondoren, Madrilen hartu zuen bizilekua eta ospe handia ekarri zioten antzerki lanak idatzi zituen. Opera gehiago idatzi bazituen ere zarzuelan nagusitu zen, Maruxa eta Euda d’Uriac-ekin besteak beste, (100 bat idatzi zituen). Ezagunenak Bohemios (1904), La gatita blanca (1905), La generala (1912), Doña Francisquita (1923) eta La villana (1927) dira. Batzuetan beste musikagile batzuekin batera lan egin zuen, Fallarekin, adibidez.