Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vladimir

Errusiako mendebaleko hiria eta izen bereko eskualdeko (29.000 km2 eta 1.603.000 biztanle) hiriburua, Klyazma ibaiaren ertzean. 350.000 biztanle. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Industria (ehungintza, eraikuntzarako makineria, kimika industria, nekazaritzarako makineria, janari industria, doitasun tresneria) da ekonomia jarduera nagusia. Monumentu aipagarriak dira Erdi Aroko Ama Birjinaren Jasokunde katedrala (1158), 1197ko San Demetrio katedrala (XVIII. mendean berritua) eta hiritik hurbil, Nerl ibaiaren ertzean, dagoen Bidegurutzeko eliza (1165). v Historia. XII. mendean sortu zuten eta 1157-1339 bitartean Vladimir-Suzdal printzerriko hiriburua izan zen. 1328. urtean Ivan I.a Danilovitxek Moskuko eta Vladimirreko duke titulua jaso zuen, eta Vladimirreko printzerria Errusia Handia sortzeko gune nagusi bihurtu zen.