Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vitim

Siberiako ekialdeko ibaia, Lena ibaiaren adarra. 1.978 km luze da eta 227.000 km2-ko ibai arroa hartzen du. Yablonovi mendietan du iturburua eta lurralde zabalak alderik alde igaro ondoren (Vitim-eko ordokia) Lena ibaiarekin bat egiten du, Vitim-eko hirian hain zuzen. 278 km-tan ontziz ibil daiteke.