Vignola, Giacomo Barozzi
Italiar arkitektoa, il Vignola deitua (Vignola, 1507 - Erroma, 1573). Ikasketak Bolonian egiten ari zenean San Petronioko elizaren aurrealdearen eraikuntzan parte hartu zuen. 1541ean Frantziara joan zen eta Fointanebleauko lorategietako eskultura batzuk zizelatu zituen. 1543-1550. urteetan Bolonian egon ondoren Erromara joan zen eta Sant’Andrea eliza eraiki zuen (1554). 1559-1564. urteetan Caprarolako Farnese jauregia eraiki zuen. 1565ean Banchi jauregia egin zuen Bolonian eta 1568an hasi zuen bere maisu lana, Erromako Gesù eliza. Arrakasta handia izan zuen arkitekturari buruzko Regola delli cinque ordini d’architettura (1562, Arkitektura bost ordenei buruzko tratatua) lan teorikoak.