Vigilio
Erromatar Aita Santua 537-555. urteetan (Erroma, V. mende bukaera - Siracusa, 555). Bonifazio II.a Aita Santua zenean Erromako artxidiakono zen. Erromako erreinuko godoen eta Ekialdeko Inperiokoen arteko gerra garaian hautatu zuten Aita Santu. Konstantinoplan Agapito Aita Santua hil zenean Erromarantz abiatu zen Aita Santu izenda zezaten. Tartean, Teodato errege godoen presiopean, Silverio hautatu zuten Aita Santu Erromako apaizek eta hura hil zen arte (537) ez zuen Vigiliok hark utzitako tokia bete. 547an, Justiniano enperadoreak aginduta, Konstantinoplan hartu zuen bizilekua eta Erromarako itzuleran hil zen.