Vijaiavada
Indiako hegoaldeko hiria, Andhra Pradesh-eko estatuko hiriburua, Krishna eskualdean, Krishna ibaiaren ondoan. 454.000 biztanle (1981). Hinduak eta budistak erromesaldiak egiten dituzte hirira. Industriak hazkunde handia izan du, Krishna ibaian urtegi bat egin zenez gero: altzairugintza, mekanika, kimika.