Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

vietnamdar

izlag. eta iz. Vietnamekoa; Vietnameko herritarra.  v  Vietnamdar hizkuntza edo vietnamera. Mon-khmer hizkuntza familiako viet-muong azpifamiliako hizkuntza, 54 milioi inguru pertsonak erabiltzen dutena. Hainbat dialektotan banatua da. Hizkuntza batua Hanoiko eskolatuen arteko hizkuntzan oinarritua da. Ezaugarri nagusietako bat kontsonante eta bokal berberak dituzten hitzak bereizteko tonoak erabiltzea da, eta, oro har, tonoaren garrantzia. Txinerak eragin handia izan du vietnamdar hizkuntzan, lexikoan batez ere.