Verissimo, Erico Lopes
Brasildar eleberrigilea, literatura historialaria eta kritikaria (Cruz Alta, 1905 - Porto Alegre, 1975). Verissimoren eleberriak esperimentalak dira teknikan eta hizkuntzaren erabileran, eta idazleak gizartearen aldaketei buruz zuen ardura erakusten dute. Verissimoren obra handiena eta ezagunena azkena da, O tempo o Vento trilogia (1949-1962, Bizitza eta Haizea); Brasilgo familia bateko zenbait belaunaldiren historiaren kontaera da, literaturan egin den gautxoen bizimoduaren erretraturik zuzenenetako bat. Lan aipagarrienak: Clarissa (1933), Caminhos Cruzados (1935, Bide gurutzatuak), O Resto E Silêncio (1946, Gainontzekoa isiltasuna da).