Vermeer, Jan
Herbehereetako pintorea (Delft, 1632 - Delft, 1675). Haren bizitzari buruzko datu gutxi iritsi da. 1662-1670. urteetan Herbehereetako pintoreen elkarteko lehendakaria izan zen. Erretratugile bikaina izan zen eta paisaiak ere margotu zituen. Maisutasun handiz erabili zuen argia. Obra nagusiak: Karrika, Delfteko ikuspegia, Esne saltzailea, Dontzeila, Perla arrantzalea, Musika ikasgaia eta Pinturaren alegoria.