Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

verismo

iz. Mus. XIX. mende bukaerako joera errealistako opera eskola. Aurreko garaietako operetako gai idealistak erabili ordez, verismoaren aldeko musikagileek eguneroko bizitzako gaiak aukeratu zituzten. Joera honetako lehen operak izan ziren Mascagniren Cavalleria rusticana (1890), eta Leoncavalloren Il pagliacci (1892), lehena nekazari giroan oinarritua eta bigarrena zirkuaren inguruan. Geroago, Pucciniren La bohème (1896), kutsu lirikoagoa zuena, eta Charpentier-en Louise (1900) idatzi ziren beste askoren artean.