Verhaeren, Emile
Belgikar poeta (Saint Amand lez-Puers, 1855 - Rouen, 1916). Lovainako unibertsitatean zuzenbide ikasketak egin ondoren, belgikar literaturgintzan berrikuntzaren alde ahalegindu zen. Lehen poesia bildumetan Belgikako ohiturak islatu zituen maisutasun handiz: Les Flamandes (1883, Flandestarrak), Les Moines (1886, Fraideak) eta Les Flambeaux noirs (1890, Lastargi beltzak). Gizarte maila ezberdinen arteko berdintasuna aldarrikatu zuen: Les Villages illusoires (1895, Ametsezko herriak), Les forces tumultueuses (1902, Indar zalapartatsuak), Toute la Flandre (1904-1911, Flandes osoa). Antzerki obrak idatzi zituen bestalde: Aubes (1898, Goizaldeak) eta Philippe II (1901, Filipe II.a).