Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vertzingetorix

Arveniar leinuko galiar buruzagia (K.a. 46an hila). Erromatarren kontrako iraultza handi baten gidari izan zen (K.a. 52), eta leinuko errege eta konfederatuen buruzagi izendatu zuten. Hasiean arrakasta izan bazuen ere, Julio Zesarrek setiatu zuen Alesian, eta errenditzera behartu. Erromara eraman, herriari erakutsi, eta hil egin zuten.