Verdú, Maribel
Espainiar antzezlea (Madril, 1970). Oso gazterik, hamabost urte zituela, hasi zen filmetan parte hartzen. Bere ahalmen dramatikoak handituz joan dira denbora eta adinarekin, eta dramarako gaitasuna erakutsi du komediarako bezainbeste. Arrakasta handiko lehen lanak Vicente Arandaren telebistako sail bat –Los jinetes del alba (Egunsentiko zaldunak)– eta Amantes (1990, Maitaleak) filma izan ziren. Beste zenbait lan aipagarri: 27 horas (1986, 27 ordu), El año de las luces (1986, Argien urtea), La estanquera de Vallecas (1987, Vallecasko tabako saltzailea), Soldadito español (1988, Espainiar gudaria), Belle epoque (1992), Huevos de oro (1993, Urrezko arrautzak), La buena estrella (1997,, Goya saria), Goya en Burdeos (2000, Goya saria), El portero (2000), Carreteras secundarias (2001). Azken urteotan telebista lanak ere egin ditu.