Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Venus

Mit. Edertasunaren eta maitasunaren jainkosa erromatarra, itsasoko aparretik sortua. Greziarren Afrodita da. Elezaharraren arabera Venusek Marterekin, gerraren jainkorekin, izan zituen harremanetatik Cupido, maitasunaren jainkoa, sortu zen. Haren edertasunaren ideala greziarrek Afroditari eskainitako eskulturetan oinarritu da, Praxitele eta haren ondorengoenetan batez ere. Venus ezagunenak Milo, Knido, Zirene, Medici eta Arleskoak dira. Bestalde, Venusen mitoa, Veneziako eskolako (XVI. m.) eta Barrokoan mitologia landu zuten margolarien gai erabilienetako bat izan zen.