Veracruz
Mexikoko hego-ekialdeko hiria eta portua, izan bereko estatuan, Mexikoko golkoaren itsasertzean. 305.000 biztanle. Mexikoko portu nagusia da. Merkataritza eta industria gunea. Turismoa. Aipagarriak dira Ama Birjinaren Jasokunde eliza, San Juan de Ulua uharteko XVII. mendeko gotorlekua eta udaletxea. Hernán Cortések sortu zuen hiria 1519an, Villa Rica de la Vera Cruz izenarekin. Merkataritzako hiri nagusia izan zen, pirata asko erakarri zituena. 1838an frantsesek hartu zuten, Estatu Batuetako gudarosteak 1846an, frantsesek berriro 1861ean eta Estatu Batuek 1914an. Benito Juárez eta Venustino Carranza lehendakarien gobernuek Veracruzen hartu zuten egoitza.