Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

veneto

iz. eta izond. Veneziakoa. || K.a. 1000. urte inguruan Europako ekialdean kokatu zen izen bereko indoeuropar hizkuntzako herriko kidea. Jatorriz gaur egun Polonia den lurraldean bizi ziren, eta handik Adriatikoko itsasertzetara eta Anatoliaraino zabaldu ziren. K.a. V. mende inguruan Veneziako ordokia eta Alpeetako igarobideak hartu zituzten. Erromaren aliatu izan ziren galiarren eta kartagotarren aurka. Armorikako venetoak gaurko Vennes hiriaren inguruan zeuden kokatuta; beren jatorrizko hizkuntza eta zibilizazioa galdurik zelta hizkuntza eta zibilizazioa beretua zuten. Zesarrek menderatu zituen.