Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Veneto

Italiako ipar-ekialdeko eskualdea. Mugak: iparraldean, Trentino-Alto Adige; hegoaldean, Emilia-Romagna; mendebalean, Lombardia; ipar-ekialdean, Austria; ekialdean, Itsaso Adriatikoa. 18.364 km2 eta 4.372.869 biztanle. Zazpi probintzia biltzen ditu: Belluno, Padua, Rovigo, Treviso, Venezia, Verona eta Vicenza. Hiriburua, Venezia. Hiri nagusiak: Adria, Bassano del Grappa, Belluno, Chioggia, Padua, Rovigo, Schio, Treveris, Venezia, Verona, Vizentza eta Villafranca. Iparraldea menditsua da oso; Garda aintziraren eta Alpe mendien artean Dolomita mendiak daude. Hegoaldea ordoki emankorra da, Veneziaraino hedatzen dena. Po, Adige, Brenta, Piave eta Livenza dira lurraldeko ibai garrantzitsuenak. Ekonomia: laborantza (artoa, garia, garagarra, azukre kanabera, mahatsa, fruitu arbolak) eta industria (janari industria, ehungintza, altzairugintza, papergintza, azukre findegiak, ontziolak). Veneziakoa eta Chioggiakoa dira eskualdeko portu nagusiak.