Vend鬽e, Luis-Josef Borboikoa
Frantses printzea, Vend鬽eko eta Penthi鑦reko dukea (Paris, 1654 - Vinaroz, Castellon, 1712). Vend鬽eko duke C閟ar de Borboikoaren biloba eta Laura Manciniren, Mazarini kardinalaren ilobaren, seme nagusia zen. Aita Vend鬽eko duke Luis Borboikoa zuen. Mariskala (1678), Proventzako gobernaria (1681) eta tenienteorde jenerala (1688) izendatu zuten. Holandarren aurkako guduetan ospe handia irabazi zuen 1672an. Ondoren Turenaren agintaritzapean egon zen Alemanian, Luxembourg-enean Herbehereetan eta Catinat-enean Italian (1693). Katalunian aritu ziren gudarosteetako buruzagi nagusia izan zen (1695-1697) eta Bartzelona hartu zuen (1697). Bost urte geroago, Espainiako Erregetzarako Gerran, Italiako gudarosteetako buruzagi izan zen (1702-1706), eta Eugenio Savoiako printzea menderatu zuen Luzzaran (1702) eta Cassanon (1705). 1706an austriarrak menderatu zituen Calcitanon, eta urte horretan bertan Flandesko gudarostearen buru izan zen. 1708an galtzaile atera zen Oudenaarden, Malborough eta Eugenio Savoiako printzearen aurkako guduan; hauek Frantzian sartzea lortu zuten eta Vend鬽ek aginpidea eta ospea galdu zituen. 1710ean Espainiara joan zen Filipe V.ari laguntzera, eta Brihuegako eta Villaviciosako guduak irabazita (1710) ospea irabazi zuen berriro. 1711n Girona hartu zuen eta, hurrengo urtean, Bartzelona hartzera zihoala hil zen.
- Vend閑
- vendera
- vendetta
- Vend鬽e, C閟ar Borboikoa
- Vend鬽e, Luis Borboikoa
- Vend鬽e, Luis-Josef Borboikoa
- Vend鬽e
- Vendsyssel
- Veneno, Kiko
- Venet, Bernar
- Veneto