Vauthier, Jean
Frantses antzerkigilea (Paris, 1910 - 1992). Vauthierrek antzerkia musika eta erritmo egitura handitzat dauka. Mugimenduaren, keinuaren, hotsen eta gauza bizigabeen balioetan oinarritzen da. Bere obran, Jacques Audiberti eta Samuel Beckettenetik hurbil, gizakien arteko gatazkak edota pertsonaia jakin baten barrukotasuna aztertu izan du bereziki. Lan nagusiak: Capitaine Bada (1951, Bada kapitaina), Le personnage combattant (1957, Borrokalaria), Les prodiges (1958, Prodijioak), Le reveur (1960, Ameslaria), Badadesques (1966), Le sang (1970, Odola), Medea (1967), Senecaren tragediaren birsortze eguneratua.