Vassalli, Sebastiano
Italiar idazlea (Genoa, 1940). 63ko taldeko idazle gazteenetako bat. Bere lehenbiziko obrak, neoabangoardiazkoak, esperimentu linguistiko eta estruktural deigarriez beterik daude: Narziso (1968), Hiltzeko garaia (1970), Lozioaren helduera (1976). Gero trantsizio aldi bat sumatzen da Haizean bizi (1980) eta Itsas urdina (1982) eleberrietan, hizkuntza eta erretorika konkomitantzei propio asmatutako gertakizuna gehituta. Vassalliren eleberrigile karreran aldaketa nabarmena gertatu zen Kometaren gaua (1984) obraz gero. Dino Campama poetaren bizitzan oinarrituriko eleberri horretan, gertaera historikoaren ikerkuntza bizipenen, pertsonaien eta giroaren narrazioaren eragile nagusi bihurtzen da. Odola eta lurra (1985) –Adige Garaiko bortxakeriari buruzko ikerkuntza eleberria– eta Logela elektrikoa (1986) –XX. mendearen hasierako abangoardiazko Florentziako literatura giroko historia sakarkastikoa eta mingotsa– eleberrien ondoren, esperimentalismo linguistikoa alde batera utzita, eleberri historikoaren bidea hartu zuen, Manzoniren hizkuntza eredua hartuta: Munduko urrea (1987), Ametsa (1990, XVII. mendean sorginkeriaz akusatu eta suan erretzera kondenatutako gazte baten historia), Marco eta Mattio (1992), Beltxarga (1993), 3012. urtea (1995), eta Harrizko bihotza (1997).