Vasili IVa Shuiski
Errusiako tsarra 1606-1610. urteetan (?, 1552 - Gostynin, Varsoviatik hurbil, 1612). 1598. urtea arte Errusiako aginpidea izan zuen aristokraziako familia batean jaioa zen. 1591n Fiodor I.a tsarraren anaia eta ondorengoa zen Dimitri Ivanovitxen heriotza ikertu eta bere burua hil zuela esan zuen. 1605ean Boris Godunov tsar izendatu zutenean Dimitri bizirik zelako ustea zabaldu zen eta Vasilik ere hala esan zuen. Boris hil zenean haren seme eta ondorengoaren hilketa prestatu zuen Vasilik, eta Dimitri omen zen gizon bat izendatu zuten tsar. Geroago, ordea, Dimitrik txikitan bere burua hil zuela esan zuen berrio Vasilik, eta Dimitri zelakoan tsar izendatu zuten hura gezurti bat zela. Hala, tsarra hil eta Vasili izendatu zuten haren ordez. Justizian oinarrituko zela agindu zuen baina, hala ere, haren aurkako oposizio gogorra eratu zen. Matxinada askori aurre egin behar izan zien. 1610ean kargutik kendu eta monasterio batean sartzera behartu zuten.