Vassiliev, Vladimir Viktorovitx
Errusiar dantzaria eta koreografoa (Mosku, 1940). Ikasketak Moskuko Koreografia Institutuan egin zituen Mikhail Gobovitx irakaslearen zuzendaritzapean. 1958an Bolshoin sartu zen eta Damila pertsonaia sortu zuen I. Grigorovitxen Harrizko lorea lanean (1959) eta ondoren Zaldi txiki konkorduna lanean. Teknika paregabea zuen eta interpretazio gaitasun izugarria. Medjnoun eta Leila lanean Medjnounen papera egin zuen, baina baita Petruxkarena. Arrakasta handien Intxaur kraskagailua lanean lortu zuen. Pertsonaia horiez gainera, Vassilievek pertsonaia erromantikoak egin zituen: Romeo edo Albert Giselan. Koreografiari dagokionez, debuta 1971n egin zuen Icaro lanarekin. Horrez gainera egin zituen Aniuta (1986) Napoliko San Carlo antzokirako eta Romeo eta Julieta Moskuko Bolshoi antzokirako. Ekatenira Maximova dantzariarekin ezkondu zen. Dominique Delauchek bikotearen bizitza erakutsi zuen film batean, Katia eta Volodia (1989). 1954an Varnako balleteko nazioarteko lehiaketan lehenengo saria lortu zuen, eta 1959an Vienakoan. 1964an Parisen Nijinski saria irabazi zuen, eta 1968an Leninen Komsomol saria.
- Vasili IIIa
- Vasili IVa Shuiski
- Vasmosy Monti, Juan Carlos
- Vassalli, Sebastiano
- Vassiliev, Gueorgui
- Vassiliev, Vladimir Viktorovitx
- Vassilikos, Vassilis
- Västerås
- Vatikano
- vatikanoar
- Vättern