Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Västerås

Suediako eki-erdialdeko hiria eta portua, Västmanland konderriko (6.302 km2 eta 258.487 biztanle) hiriburua, Svartan ibaiaren bokalean, Mälaren aintziraren ertzean, Stockholm-eko hiriaren mendebalean. 119.761 biztanle. Hiriko ekonomia merkataritzan (burdina eta kobrea esportatzen ditu) eta industrian (motorrak, turbinak) oinarritzen da. Monumentuei dagokionez, aipagarriak dira XIII. mendeko katedral gotikoa eta XIV. mendeko gaztelua.