Vasili Ia
Vladimir-eko, Moskuko eta Errusiako printze handia 1389-1425. urteetan (?, 1371 - Mosku, 1425). Dimitri Donskoiren semea zen. Errusiako lurralde asko menderatu zituen pixkana, Volga ibaitik Oka ibairainokoak hartzeraino. Novgorod-eko lurraldeaz ere jabetzen saitu zen. Uko egin zion tartaroek eskatzen zioten zerga ordaintzeari.