Vasconcelos, Mário Cesariny de
Portugaldar idazlea eta margolaria (Lisboa, 1923). Cesário Verderen eta Fernando Pessoaren teknika futuristen eraginpean hasi zen idazten. Pintura ikasketak egin zituen eta Lisboako lehen talde surrealista sortu zuen. Handik urtebetera taldea utzi zuen, hartzen ari zen norabidearekin ados ez zegoelako, eta beste bat sortu zuen, baina handik gutxira utzi egin zuen hura ere. Bere poesiak, 1950etik aurrera surrealista goitik behera, ironiaren eta ezezagunaren arteko irudi adierazkorrak proposatzen ditu. Poema liburu aipagarriena Pena Capital (1957, Heriotza zigorra) du. Bere testuak hitz jokoez, sekuentzia paraleloez eta zerrendatze amaigabeez josita daude. Beste zenbait lan aipagarri: Manual de Prestidigitação (1956, Prestidigitazio eskuliburua), Planisfério e Outros Poemas (1961, Planisferio eta beste zenbait poema), Titânia e A Cidade Quiemada (1977, Titania eta Hiri Errea). Poesiez gainera, eleberriak, antzerki lanak eta saiakerak ere idatzi ditu.
- Varsovia
- Vas
- Vasa dinastia
- Vasarely, Victor
- Vasari, Giorgio
- Vasconcelos, Mário Cesariny de
- Vasconi, Claude
- Vasili Ia
- Vasili IIa
- Vasili IIIa
- Vasili IVa Shuiski