Vasconi, Claude
Frantses arkitektoa (Rosheim, 1940). Arkitekturako diploma Estrasburgon lortu zuen eta Stuttgart-eko bulego batean lan egin eta gero, Cergy-Pontoiseko hiri berriko (Paris) urbanista izan zen. Bertan egin zituen lehenengo lanak. Parisko azokak bota zirenean, Forum des Halles-eko lana egiteko lehiaketa irabazi zuen (1973). Montpellier-eko biltzarretako jauregia eraiki zuen, eta, horrez gainera, hainbat eraikuntza publiko egin zituen, besteak beste, Estrasburgoko Bas-Rhin-eko departamenduko udaletxea (1986-1989). Azken urteetan egin dituen lanen artean aipagarriak ditu Reims-eko biltzarretako zentroa (1990-1995), aluminioz egina, eta bulego dorre bat Lillen.