Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vancouver

Kanadako hego-mendebaleko hiria eta portua, Britainiar Columbiako probintziako hego-mendebalean, Burrard penintsularen (iparraldean) eta Fraser ibaiaren deltaren (hegoaldean) artean. 431.000 biztanle (1.392.000 biztanle ditu hirialdeak). Bi unibertsitate. Nazioarteko aireportua. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Hiriko ekonomia jarduera nagusiak industria (zurgintza, papergintza, petrolio findegiak, janari industria, ontziolak, metalurgia, kimika industria, altzairugintza, azukre findegiak, hegazkingintza), merkataritza (garia, irina, zura, arraina eta metalak esportatzen ditu eta petrolioa, ikatza, ehunak, eta azukrea inportatzen) eta finantzak (banketxeak, aseguru etxeak) dira. v Historia. 1792an Georges Vancouver ingeles itsasgizona izan zen lurraldean, baina 1865. urtea arte ez zen lehen bizilekua sortu. Canadian Pacific burdinbidea eraikitzeko lanek hiriaren hazkundea ekarri zuten. 1886. urteko suteak, ordea, erabat suntsitu zuen hiria. Panamako ubidea zabaldu zenean portuko jarduera moteldu zen.