Vane, John Robert
Ingeles farmakologoa (Birmingham, 1927 - 2004). Oxford eta Yaleko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Farmakologia esperimentaleko eskolak eman zituen, Londresko Kirurgia Eskolan, eta 1973an Welcome Research Laboratories-ko ikerkuntza taldean sartu zen, Beckenhamen. Prostaziklina aurkitu zuen eta aspirinak eta hanturen kontrako beste gai batzuek prostaglandinen eta tronboxanen sorrera eragozten dutela frogatu zuen. 1982an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Sune K. Bergström eta Beng I. Samuelssonekin batera, prostaglandinen fisiologiaz eta biokimikaz egindako ikerketengatik. Britainia Handiko Farmakologia Elkarteko kide da eta zenbait kargu bete izan ditu bertan: idazkari (1967-1970), idazkari nagusi (1970-1973). Halaber, Royal Society erakundeko lehendakariorde izan da 1985-1987 bitartean, eta beste zenbait herrialdetako elkartetako ohorezko kide.