Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van

Turkiako ekialdeko hiria eta portua, izen bereko probintziako (21.095 km2 eta 500.000 biztanle) eta izen bereko aintziraren ertzean, Irango mugatik hurbil, 1.750 m-ko garaieran. 153.111 biztanle. Aireportua. Nekazaritza eremuko (laboreak, fruituak, barazkiak, lekadunak) merkataritza da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. Urartuko erreinuko hiriburua izan zen K.a. VIII-VII. mendeetan. K.o. VIII. mendean, bagratitarren dinastia armeniarraren agintaldian hiri oparoa izan zen. 1543an otomandarren mende zegoen eta errusiarrek 1915-1917. urteetan okupatu zuten. Lehen Mundu Gerran zehar armeniar ugari hil zituzten hiri honetan.