Vanbrugh, John
Ingeles arkitektoa eta idazlea (Londres, 1664 - Londres, 1726). Parisen arkitektura ikasketak egin ondoren, gudarostean sartu zen eta 1690. urtean atxilotu zuten espioitza lanak egin zituelakoan. Aske geratu zenean antzerkirako obrak idazteari ekin zion. Egilearen lan aipagarrienak ohiturazko komediak dira: The Relapse (1696), Esopo (1696), The Provoqued Wife (1697, Hartaratutako emaztea). Carlisleko kondeak eskatuta Howard-eko gazteluko planoak egin zituen (1714) eta Marlborough-eko kondeak Blenheim-eko gazteluaren eraikuntzaren zuzendaritza eskaini zion, Vanbrughen obra handiena izan zena (1705-1724). Halaber, Vanbrughek egin zituen Bristolgo Kings Weston eta Claremont-eko gazteluetako marrazkiak. Jurgi I.ak iturri eta lorategietako zaindari nagusi izendatu zuen.