Van’t Hoff, Jacobus Hendricus
Holandar kimikaria (Rotterdam, 1852 – Berlin, 1911). Le Bel-ekin batera karbono atomo asimetrikoaren teoria azaldu zuen eta, horrenbestez, estereokimikaren oinarriak finkatu zituen. Presio osmotikoaz egin zituen behaketetan oinarriturik disoluzioen teoria proposatu zuen, termodinamikaren hastapenak kimikan erabili zituen, eta gai hartzigarrien jarduera aztertu zuen. Obra nagusiak: Kimika espazioan; Dinamika kimikoari buruzko ikerketak; Oreka kimikoaren legeak. 1901ean Kimikako Nobel saria eman zioten.
- Van Ruisdael
- Van Ruysbroeck
- Van Vogt, Alfred Elton
- Van
- Van
- Van’t Hoff, Jacobus Hendricus
- Vanbrugh, John
- Vanc Dormael, Jaco
- Vance, Cyrus Roberts
- Vancouver
- Vancouver