Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valentzia

Espainiako ekialdeko probintzia, izen bereko Autonomia Erkidegoan, Mediterraneo Itsasoaren ertzean. 10.763 km2 eta 2.112.921 biztanle. Hiriburua, Valentzia. Hiri nagusiak: Alzira, Gandia, Ontenent, Sueca, Torrent, Sagunt eta Cullera. v Orografia. Valentziako hegoaldea, Alicanteko mendiek eta Espainiako goi-ordokiak hartzen dutena, eremu lehorra eta elkorra da; erdialdea, kostaldea eta iparraldea, berriz, oso emankorrak dira (Valentziako eta Gandiako baratzeak), Turia, Cabriel, Xucar eta Serpis ibaiek ureztatzen dituztelako. Kostaldeko ordokia Espainiako kostaldeko zabalena da (3.222 km2). Probintziaren ekialdean, kostaldetik hurbil, 200 km2 inguruko aintzira dago, Albufera deitua. v Ekonomia. Laborantza (laranjak, limoiak, arroza, garia, garagarra, barazkiak), arrantza, turismoa (hondartzak), industria (altzairugintza, zurgintza, janari industria, ontziolak, automobilgintza, ehungintza, zeramikagintza, jostailuak) eta merkataritza (sartu-irten handiko portua) dira ekonomia jarduera nagusiak. Biztanleen % 80 kostaldeko ordokietan bizi dira.