ureogenesi
iz. Biokim. Nitrogenoa, urea bihurtuta, kanporatzen duen metabolismo jarduera. v Urearen zikloa. Urea sortzen duen metabolismo zikloa, ornitinaren zikloa ere deitua. Gibelean gauzatzen da, nagusiki. Azido aspartikoaren eta glutamikoaren amoniako molekula bana CO2 molekula batekin lotu eta urea molekula bat sortzen da. Erreakzio honek energia kontsumitzen du, eta ATP mol batek ematen du energia hori. Nahiz eta energia kontsumitzen duen, nahitaezkoa da erreakzio hori gauzatzea, pozointsua baita, berez, amoniakoa, eta organismotik kanporatu behar da.