Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urepele

Nafarroa Behereko hegoaldeko udalerria, Baigorriko kantonamenduan. Mugak: iparraldean, Aldude eta Banka; ekialdean, Banka; mendebalean, Baztan (Nafarroa); hegoaldean Erroibar (Nafarroa). 26,44 km2, 1999ko datuen arabera, 369 biztanle ditu (urepeldarrak). Mila metroko mendiek (Urtarai, 1.151 m; Itxetebergi, 1.027 m) inguratzen dute Urepeleko herria, ibarraren hondoan. Beherobia ibaia igarotzen da udalerritik. Euskara, baxenafarrera; euskaldunak, % 100. Laborantza (artoa, bazkarako landareak, lekadunak, barazkiak) eta abere hazkuntza (ardi, behi eta zaldi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira 1841. urteko eliza eta 1767. urteko idatzia duen etxea, herriko zaharrena. v Historia. Aldudeko auzoa izan zen 1865. urtean bereizi eta udalerria osatu zuen arte.